Nafarroako Orkestra Sinfonikoa: "Ennio Morriconeri omenaldia" (Zuz. Vanessa Garde)

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Urtarrilak 14
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa: "Ennio Morriconeri omenaldia" (Zuz. Vanessa Garde)

Vanessa Garderen zuzendaritzapean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak omenaldia egingo dio Ennio Morricone jenialari (Erroma, 1928-2020). Bere musika azken 70 urteotako zinemaren soinu-banda da, nahiz eta, berak adierazten eta gogorarazten zuen moduan, ez zituen soinu-bandak ontzen, zinemarako musika baizik. Bere bizitza luze eta emankorrean musikagile jenialak 500 filmen baino gehiagoren partitura sortu zuen, eta haietako asko beren musikarengatik gelditu dira iltzatuta gure oroimenean, besteak beste: Per qualche dollaro in più; Il buono, il brutto, il cattivo; Once Upon a Time in America; Novecento; Cinema Paradiso; eta The mission. Joan den uztailean hil ondotik, Italiako lehen ministro Giuseppe Contek honela laburbildu zuen haren herentzia: “Amets eginarazi zigun, hunkiarazi, gogoeta eragin, musikaren eta zinemaren historian ezabaezin geldituko diren nota gogoangarriak idatziz”.

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana