Oreka Tx (+ Lagunak)

Mungia 2021(e)ko Urtarrilak 16
  • Oreka Tx (+ Lagunak)

1997an sortutako taldeak bost kontinenteetan zehar aurkeztu ditu bere lanak, publiko eta kritika espezializatua konkistatuz eta txalapartak eskaintzen dituen aukerak etengabe ikertu eta zabalduz, bere musikaltasunarekin zein eraikuntzako materialekin esperimentatuz. Jatorrizko zura, harria, teilak, banbua … eta baita izotza ere.

Beste artista, genero eta proiektuekin nahastea gustatzen zaio Oreka TX-i. Horren froga da egin dituzten kolaborazio kopurua eta aniztasuna. Phil Cunningan, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Nuñez, Rai National Symphony Orchestra eta Hakon Kornstad dira kolaboratu duten izen handienetako batzuk.

Koklea da bere proiektu berria eta bertan azken urteetako musika ibilbidearen emaitza islatzen da. Bere estilo nahasezinean sakontzea, tresna organiko eta naturalak erabiliz, lengoaia garaikide batetik.

mungia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Urtarrilak 16
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Olalde Aretoa
    Olalde Kalea z/g
    Mungia
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Olalde Aretoa

Non

Euskadi, auzolana