"Alpha"

Andoain 2021(e)ko Urtarrilak 17
  • "Alpha"

Argia itzaltzen denean, itzalak esnatzen dira.
Argia itzaltzen denean, ametsek txistu egiten dute.
Argia itzaltzen denean, dena infinitua da.
Argia itzaltzen denean, lo egiteko ordua da.

«Ikusten dugun guztia amets baten barne dagoen ametsa baino ez da».
Edgar Allan Poe

Lo egitea behar fisiologiko bat da. Egunero errepikatzen dugun errutina, gehienetan atsegina. Lo egiten dugunean, gure subkontzienteak atea erdi zabalik uzten du, bidea libre utziz amets ilunei, ahaztutako oroitzapenei edota nahi gabeko fantasiei.

Alphak kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une hori isladatzen du. Bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak kontatzen dizkigu, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz.

Fitxa

  • Aktorea: Gorka Ganso
  • Zuzeneko musika: Iñaki Santos
  • Kanpo begirada: Elise Ouvrier-Buffet
  • Musika konposizioa: Iñaki Santos
  • Eszenografiaren eraikuntza: Oscar de Paz
  • Argiztapenaren diseinua: Ion Chávez
  • Irudiak: Bea Aparicio
  • Irudien animazioa: Tracken Studio
  • Argazkiak: Vicente Paredes
  • Diseinu grafikoa: Sr. Sommer
  • Zuzendariak eta sortzaileak: Gorka Ganso, Cecilia Paganini
  • Banaketa: Rocío Pintado - Portal 71
  • Emanaldietarako lekua: Areto ikuskizuna
  • Iraupena: 60 minutu
  • Publikoa: Familiarra / Ikusle ororentzat (+ 5 urte)

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana