SORTU ETA PLAY: SOR EZAZU EUSKARAZ ETA IZAN ZAITEZ YOUTUBER EDO STREAMER

Online 2021(e)ko urtarrilaren 20(e)tik 2022(e)ko urtarrilaren 20(e)ra
  • SORTU ETA PLAY: SOR EZAZU EUSKARAZ ETA IZAN ZAITEZ YOUTUBER EDO STREAMER

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak eta Game Erauntsiak Sortu eta Play izeneko webgunea eta Youtube katea sortu dute, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin.

Youtuber edo streamerrak jarraitzen dituzu eta Interneterako ikus-entzunezko edukiak sortzeko grina piztu zaizu? Sortu eta Play-ren xedea, gazteei eduki dibulgatzaile eta entretenimenduzkoak egiteko gakoak eskaintzea da, euskaraz ariko diren youtuber eta streamerrak sortu eta indartzearren.

Asmo honen ildotik, erabiltzaileak youtuber formatuko euskarazko bideoak edota streaming-ak sortzeko baliabideak aurkituko ditu. Horrela, Game Erauntsiak eta Asmoz Fundazioak, bideo-tutorial sorta ulerterraz eta dinamikoa prestatu dute, Sortu eta Playko webgunean zein Youtube katean ikus daitezkeenak. Guztira, jarraibide teoriko zein praktikoak uztartzen dituzten zortzi bideo-tutorial aurkituko ditu zaleak. Horretaz gain, erabiltzaileak ohikoenak diren kontzeptuak biltzen dituen glosarioa eta galdera nabarmenenak kontsulta ditzake.

Gainera, euskal sortzaileek egindako ikus-entzunezko ekoizpenak partekatzeko aukera dute Sortu eta Play webguneko Komunitatean edo Euskal Sortzaile Digitalen Topagunean. Komunitatearen helburua Interneten euskaraz sortutako bideoak zabaltzea da, eta hartara, ezinbestekoak dira erabiltzaileen ekarpenak.

Sortu eta Play webgunea honako estekan aurkituko duzu: https://sortuetaplay.asmoz.org


Harremanetarako:

- Unai Manterola (Asmoz Fundazioa): umanterola@asmoz.org, 943 21 23 69

asmoz.org

Laburrean

Euskadi, auzolana