Bes-Te-Bat!: Maren

Barakaldo 2021(e)ko Urtarrilak 21
  • Bes-Te-Bat!: Maren

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan.

Maren (ahotsa , gitarrak), Eduardo Martínez (teklatuak), Marc Sospedra (gitarra, baxua), Gloria Maurel i Peraire (bateria)

Maren (Bilbo, 2002) artista balioaniztunaren definizioa da. 11 urte besterik ez zituela, bere lehen abestiak idazten hasi zen, honela, bere ibilbide gaztea musika industrian hasiz.

“Alguien sin vergüenza” bere lehen Epa 14 urterekin argitaratu zuen. Diskoa, ingelesa, gaztelania eta euskara nahasten zituen abesti propioekin, formatu akustikoan aurkeztu zuten Bartzelonako, Bilboko edo Madrilgo areto mitikoetan.

Urte bete beranduago, Marenek Tayler Ramsey estatubatuarraren bira ireki zuen Espainian zehar eta geroago Crystal Fightersekin batera kartela partekatu zuen Wave Rave jaialdian.

2020. urtearen amaieran bere “Margaritas y lavanda” disko berriaren zati den “La estación espacial de Teruel” singlea kaleratu zuen eta biral bihurtu zen, plataforma garrantzitsuenen arrakasta indie zerrendetan kokatuz.

“18” da bere bira bataiatu duen izena, bandarekin egindako show formatu berri bat, bere heldutasun eta sakontasunagatik harritzen den ahots nahasezineko konpositore gazte honen adina izena daramana.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana