Javier Camarena

Bilbao 2021(e)ko Urtarrilak 21
  • Javier Camarena

Egungo ahots liriko handienetako bat dator Arriaga antzokira. Javier Camarena tenor mexikarra ohiko artista da nazioarteko agertokirik onenetan. Oso kontzertu berezia eskainiko du gurean, bere ahots-arte guztia hedatuko baitu Donizettiren obra handiez osatutako errepertorioa kantatzeko.

Javier Camarena miretsia eta txalotua izan da bere karrera meteorikoan egin dituen interpretazioen edertasunagatik. Birtuosismo eta zailtasun handiko errepertorioa eskaintzen du, munduko operako autorerik garrantzitsuenen lanak tartekatuz, rol nagusiak interpretatuz eta zuzendari ospetsuen batutapean abestuz. Claudio Abbado eta Zubin Mehta dira zuzendari horietako batzuk.

Tenorra: Javier Camarena.
Pianoa: Ángel Rodríguez.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana