Artoteka. "Espacios cotidianos para el arte"

Bilbao 2021(e)ko urtarrilaren 23(e)tik 2021(e)ko apirilaren 11(e)ra
  • Artoteka. "Espacios cotidianos para el arte"

Artoteka, arte garaikideko obrak mailegatzeko eta artisten eta herritarren arteko bitartekaritza egiteko plataforma, Mediateka BBK erakusketa-gunean izango da urtarrilaren 23tik aurrera, Lanean. Prozesuei laguntzeko programaren esparruan

Bitartekaritza artistikoko proiektua da, eta publiko berriak sortzea eta bertako artisten lana zabaltzea du xede. Artoteka plataformak artelanen mailegua eta bitartekaritzako jarduerak eskaintzen ditu sortzaileekin, artea eguneroko bizitzara eta era askotako ikuslerengana hurbiltzeko. Gaur egungo artea zabaldu eta ezagutzera emateko modu berriak sortzeko, arte garaikidearen eta sare sozialen arteko lotura-bideak eratzeko eta artisten ekonomian eredu berriak bultzatzeko dagoen beharra izan da proiektuaren sorburua.  

Nola funtzionatzen du?  

Artotekak bertako hamar artistaren obra bilduma bat du, proiekturako bereziki diseinatua, bertako sorkuntza garaikidearen aniztasuna eta aberastasuna erakusten dituena. Bilduma hibridoa da, hainbat diziplinatako lanak dituena (marrazketa, argazkia, pintura, eskultura, bideoa...), eta artisten intereseko gaiak ikusaraztea du helburu, artea beste jakintza-arlo batzuekin lotuz.

Erabiltzaileek obra horietako bat edo batzuk aukeratzen dituzte beren etxeetan, lantokietan edo ikasketetan maileguan hartzeko. Maileguek 3 hilabeteko iraupena dute gutxienez, eta obrak Artotekako taldeak gainbegiratuta garraiatzen eta muntatzen dira.

Mailegu bakoitza aktibatzeko, bitartekaritza-jarduerak diseinatzen dira, espazioaren eta erabiltzaileen eta artisten beharren eta interesen arabera. Horrela, artisten eta komunitateen arteko topaguneak sortzen dira, artelanen eta haien esanahien inguruan taldean gogoeta egiteko.

Artoteka Karraskan, Sarean eta Wikitokik sustatutako proiektua da, Reshape europar proiektuaren esparruan. Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoarekin, eta Azkuna Zentroa -Alhóndiga Bilbaok babestua.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana