Jabi Alonso

Bilbao 2021(e)ko Urtarrilak 22
  • Jabi Alonso

Bernaola Zikloa 2020-2021.

Duela urte batzuk buruan nuen zerbait eta azkenean egia bihurtu dana, Amets bat, soinu bakar batekin, egurra (OLAK). Musikari bikaina, txistulari, txuntxunero, danborrero, konpositore eta lagun ona Sabin Bikandi aipatu gabe ezin izango nintzateke CD honetan grabatutako musikaz hitz egiten hasi. 2012an biok elkarregaz hasi genuen proiektu bat, material bakar batek eskaintzen dituen aukerekin lan egitearen kezkatik azaldu zena, zura. Sabinen hitzak erabiliz, “erabilitako materialak artistaren (eskultorea, arkitektoa...) sormen prozesua baldintzatzen duela esan dezakegu. Era berean, inspirazio iturri garrantzitsua da”. Hau kontutan hartuz txalaparta eta egurrezko beste tresna batzuk erabiliz, gaur egungo ikuspuntu estetiko desberdinak erabiltzen ditut: esaldien eraikuntzadekonstrukzioa, faseen konfrontazioa, modulazio erritmikoak, herriko erritmoak (Euskal Herrikoak, Balkanetakoak...).

Txalaparta, jatorri ezezaguneko instrumentua, egituran erraza (egur zati batek beste egur bat jotzen duena) baina soinu ahalmen handia duena, CD honen soinu gidaria izango da. AmetsOLAK euskal kulturaren musika-tresna oso erakusgarria den txalapartara, ikuspegi ezberdin bat baita errepertorio.

Bilbotar honek perkusio-ikasketak Bilboko “Juan Crisóstomo de Arriaga” Goimailako Musika-Kontserbatorioan egin zituen J. Manuel Gallardo irakaslearekin. Goimailako Gradu-amaieran Ohorezko Saria eman zioten. Rotterdamego Kontserbatorioko ikaslea ere izan zen Robert Van Sice eta Miguel Bernat irakasle zituelarik “Uitvoerend Musicus” tituloa lortzen. 2004an Estatu Batuetako Yale Unibertsitatean “Master of Percusión” ere lortu zuen.

  • Jabi Alonso txalaparta, marimba, pandero karratua 
  • Ainhoa Gutiérrez txalaparta 
  • Maddi Arana biolina 
  • Estibaliz Oraá biolontxeloa 
  • Ania Rodriguez elektronikoa 
  • Koldo Sagastume bideoa

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana