Liburu Baby Kluba online: "Nunu's walk"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Urtarrilak 25
  • Liburu Baby Kluba online: "Nunu's walk"

Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.

Saio honetan Josie Yáñezek Nunu's walk liburua irakurriko du. Kalandraka agitaletxeari esker, Cally Stronkek idatzitako eta Constanze V. Kitzingek ilustratutako liburuaz goza dezakegu.

Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, eta bai bideoak, bai Zoom bidezko saioak eskaintzen dira. Mestiza elkartearen eskutik.

Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.

Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.

Urtarrilaren 25ean, 18:15etatik aurrera, ikusgai egongo da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana