"El alimento de las moscas"

Bilbao 2021(e)ko urtarrilaren 26(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 27(e)ra
  • "El alimento de las moscas"

Birrindutako patu baten pusketak azaltzen dira hemen. Kondenatu batenak dira, telebista-irudi hotzetan kazetarien artean, poliziez inguraturik, esku-burdinak jarrita eta burua jantzi batekin estalita ikusten dugun kondenatu horietako batenak. Une labur batez antzemango dugu, berehala autoan sartu eta epaitegitik zein gaurkotasuneko albistegietatik aterako baitute.

Muin horren bila, “munstroaren” bakardadean sartu gara, haren senaren eta minaren arteko urradura ireki dugu, eszenatokiari haren kontzientziaren dimentsioa eman diogu, publikoa bere iluntasun sakonera begira jarri dugu. Izan ere, zulo beltz horietan argi-distira bat azal daiteke eromenaren alderdi ulertezinean, poetika orok irekitzen duen zauri taupakarian.

Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Borja Ruiz.
Testua: Eusebio Calonge.
Antzezlea: Arnau Marín.
Abestia (off ahotsa): Yolanda Bustillo.
Soinu espazioa: Roger Marín.
Argiztapena: David Alcorta.
Eszenagrafiaren eraikuntza: Joseba Uribarri eta May Servicios para Espectáculos.
Diseinu grafikoa: Ane Pikaza.
Jantziak: Azegiñe Urigoitia.
Produkzioa: Kabia Teatro.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaKabia Teatro
  • Data 2021(e)ko urtarrilaren 26(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 27(e)ra
  • OrdutegiaUrtarrilak 26 eta 27: 19:30
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa10 / 21 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non

Euskadi, auzolana