Bilboko Udal Txistulari Banda, Oinkari Dantza Taldea eta Aitor Furundarena: "Esku burdinak"

Bilbao 2021(e)ko Urtarrilak 27
  • Bilboko Udal Txistulari Banda, Oinkari Dantza Taldea eta Aitor Furundarena: "Esku burdinak"

Urtarriletik martxora bitartean bost kontzertu eskainiko ditu Bilboko Udal Txistulari bandak. Bizi dugun egoera ezohiko honetan Euskalduna Jauregira itzultzen da. Urtarrilak Dantza kutsua izango du; 7an, eguenean, ARINEKETAN diskoaren aurkezpenean parte hartuko du Jagoba Astiazaran eta Iñar Sastrerekin, eta 27an ESKU BURDINAK ikuskizuna, Oinkari Dantza taldearekin euskal meatzarien inguruko lana, eskainiko du.

Otsaileko programazioan bi kontzertu antolatu dira; Banda tradizionalaren egituran izango dira biak. Otsailaren 10ean HEGALDIAK izenburupean hegan egiteko prest eta otsailaren 24koan berriz ere dantzara gerturatuko da programa. Azken kontzertuan kantatzera gonbidatu nahi gaitu Bilboko Udal Txistulari Bandak. Martxoaren 15ean KANTALDIA eskainiko dute Xabier Saldiasen laguntzarekin.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana