"Serenity Suite"

Getxo 2021(e)ko Urtarrilak 27
  • "Serenity Suite"

Pieza onen bitartez Matxalen Bilbao koreografoak adinaren aurreiri­tzietatik ihes egin nahi du, eta helduaroa goraipatu nahi du burmuina eta gorputza modu harmoniatsuan elkarrekin bizi diren etapa osatu gisa.

Hala, Natalia García dantzari gazte eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite. Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko.

Lan zintzoa da, eta mugimenduan gorputzaren arintasunari, feminitateari, musikalitateari edota kontaktuari buruzko ikerketa egin dute, betiere lasaitasun giroan.

  • ZUZENDARITZA ETA KOREOGRAFIA: Matxalen Bilbao.
  • ANTZEZLEAK: Natalia García, Matxalen Bilbao.
  • MUSIKA: Itziar Madariaga.
  • ESPAZIO ESZENIKOA: David Alcorta.
  • TESTUA: Poema de la Vejez. José Saramago.
  • OFF AHOTSA: Matxalen Bilbao.
getxo.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana