"Peregrina", Nerea Apodaka García eta Uxue Ruiz de Arkaute Acedoren lanen erakusketa

Bilbao 2021(e)ko urtarrilaren 28(e)tik 2021(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • "Peregrina", Nerea Apodaka García eta Uxue Ruiz de Arkaute Acedoren lanen erakusketa

  • Erakusketa Bizkaiko Batzarrek eta Leioako Arte Ederren Fakultadeak EHUren Bizkaiko campusean prestautako artistei bultzada bat emoteko sinatutako hitzarmenaren barruan dago.
  • Zezeilaren 26ra arte egongo da zabalik uriaren erdian dagon Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 – beheko solairua. Bilbo), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura.

(Bilbon, 2021eko urtarrilaren 28an). Bizkaiko Batzar Nagusiek eta EHUko Arte Ederren Fakultadeak Nerea Apodaka García eta Uxue Ruiz de Arkaute Acedo artisten “Peregrina” erakusketea aurkeztu dabe gaur. Erakusketea, Bizkaian prestautako artisten talentu gaztea erakusteko erakunde biek orain hamar urtetik daukien akordioaren barruan sortu da. Erakusketak Euskal Unibersidade Publikoko Arte Ikerketa eta Sorkuntza Masterrean parte hartu ostean sortzaile biek moldeau dituen berrogeita hamar eskultura txiki biltzen ditu.

Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, Emilio Lobato, Mahaiko kideak, eta, jakina, artista biek, inaugurau dabe gaur erakusketea, eta zezeilaren 26ra arte egongo da zabalik, Bizkaiko Ganberako Erakusketa Aretoan. Berrogeita hamar bat lan, eskulturen, gorputz objektiboen eta serieko lanen artean. Horreetan, barriro definidu diran eta idea eta irudi desbardinak alkartzen diran objektuak eta gorputzak ikusi daitekez. Horren guztiaren emaitzea artelan barria da. “Objektua bera gurtzen dala esan daikegu, bere gaia berreskuratuz”, esan dau Otaduik aurkezpen ekitaldian.

Erakusketaren haria artista biek “Peregrina” izenagaz ezagutzen dan perla baten liluratik eta, bide batez, berba horren adieretatik sortzen da. Artista bakotxak bere sormenerako bidea arakatu dau material komunak erabilita. Uxuek arrotza danari egiten deutso aurre, eta munduari babesleku moduan itzultzen deutso. Eta Nereak, zati bereziak batu, arraroa eta zaharkitua dana hartu eta balioa erakusten daben kapsula bihurtzen dau. Otaduiren berbetan, emaitza horrek, ikusleen artean “barritasun sentsazinoa, aurkikuntza sentsazinoa, hurbiltasuna eta jatorrian erabili diran objektuenganako hurbiltasuna” bilatzen dau. Sortzaileen ahotan, helburua, “aurkezten diran eta berez erakargarriak eta, aldi berean, alkarren artean erlazionagarriak diran objektuzko gorputzak” erakustea da.

Erakusketea, Bizkaian prestautako talentu barriek egiten daben lana bultzatzeko Bizkaiko Batzarrek hainbat urtetan EHUko Arte Ederretako Fakultadeagaz daukien akordioaren barruan dago. Batzar Nagusiek uriaren erdian dagon espazioa lagaten dabe, artisten lana Bizkaiko ikusleengana errazago heldu daiten. “Peregrina” erakusketea zezeilaren 26ra arte egongo da zabalik uriaren erdian dagon Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 – beheko solairua. Bilbo), 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura. Sarrera librea izango da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana