Alberto García Espina – Zuzendaritza
Bidaia musikala, Amerikako musiken aberastasuna ezagutzeko: Buenos Airesetik Texasera, Rioko hondartzetatik Andeetako
mendikateetara.
2021. urte honetan Astor Piazzola argentinarraren jaiotzaren mendeurrena ospatuko dugu eta haren musika-piezarik ezagunenetako
batzuk gogoratuko ditugu.
Frank Tichelli konpositore iparamerikarraren kulturarteko ikuspegiaz gozatzeko aukera ere izango dugu. Hain zuzen ere, kultura
texastarrean eta hispanoan inspiratu zen “San Antonio dances” sortzeko. Bidaia “Rioko hondartzetako” eta “Andeetako mendikateetako” paisaia musikalek osatuko dute.