"Bilbo eta pintura"

Bilbao 2021(e)ko urtarrilaren 29(e)tik 2021(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • "Bilbo eta pintura"
    "Zuberoako dantzak", José María Ucelay

Mende-amaieran, Bilbo Espainiako estatuko hiri oparoenetako bat bihurtu zen, ez bakarrik ontzigintzari eta siderurgiari esker, baizik eta baita bertako merkataritza-, banku- eta kultura-jarduerari esker ere. XIX. mendearen amaieran eta XX. mende hasieran Bilbon lan egin zuten zenbait artistak egindako margolan batzuen bidez, beren lanetan inpresionismo frantziarraren eta, ondoren, abangoardien modernitate-ideiak txertatu zituzten Euskal Herriko sortzaileen ikuspegia dakar erakusketak. Lan horiek margolan panoramiko handiak dira, eta, haietan, Bilboren historiako une oso desberdinak irudikatzen dira: merkataritza-ontziak itsasadarrean, eta aisialdiko terrazak; burgesiako kideen eta baserritarren bizimodua; arraunlariak eta estropadalariak; bataioen eta baserrietako uzta-bilketaren festak; heriotza itsasoan eta gerran; kiroletako heroiak edo eguneroko zereginak arrantza-portu batean.

Guggenheim Bilbao Museoak antolatu du erakusketa

Komisarioa: Kosme de Barañano


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko urtarrilaren 29(e)tik 2021(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana