Dani Fernández

Ermua 2021(e)ko Urtarrilak 29
  • Dani Fernández

Alarma Estatuak eragindako ekitaldia. Hasiera batean emanaldia ekainaren 26ra atzeratzea erabaki zen, baina egungo egoera ikusita, Ermuko Udalak eta artistak kontzertua 2021eko urtarrilaren 29an egitea adostu dute. Data berri horrek osasun-neurri guztiak betetzeko beharrari erantzuten dio, eta, horrela, ekitaldira joaten diren pertsona guztien ongizatea bermatzen da.

Orain arte erositako sarrerek egun berrirako balioko dute. Sarrera itzuli nahi dutenek 943 70 87 00 telefono zenbakira deitu beharko dute, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara bitartean.

 

Bi urte behar izan ditu Dani Fernandez kantari eta konpositoreak bakarkako lehen diskoa plazaratzeko. Lehenbizi, bi bira arrakastatsu egin ditu Espainian zehar, bere kontzertuetako sarrera guztiak hilabete batzuk lehenago salduta. Orain, «Incendios» diskoa errealitate bat da. Diskoa prestatzen emandako bi urteetan, barrena husteko eta terapia egiteko aukera izan du bere kanten bidez. Artistak dioenez, «ahalegin handiz ikasi dut gauzek batzuetan euren denbora behar dutela eta makina ez dela bortxatu behar» Hala, hasierako amorrua eta amore emateko gogoa orbaintzen ikasi du, eta orbainen gainean gai autobiografiko mordo bat sortu. Halaber, Andrés Suarez, Marwan, Luis Ramiro eta Diego Cantero «Funanbulistaren» konposizio batzuk ere sartu ditu diskoan, bere erreferente nagusiak direlako. Horrela, desamodioz eta erresaka sentimentalez betetako tracklista osatu du.

ermua.es/

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana