Euskadiko Orkestra: "Bizirik"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Urtarrilak 29
  • Euskadiko Orkestra: "Bizirik"

Zuzendaria: Ruth Reinhardt

Ruth Reinhardt zuzendari alemaniar goiztiarra da; 17 urterekin, opera bat konposatu eta zuzendu zuen bere jaioterrian, Saarbrücken, eta, azken urteetan, Cleveland, Seattle, Dallas eta Malmöko orkestra garrantzitsuen podiumera igo da. Euskadiko Orkestrarekin egingo duen debutean, programa heterogeneo bat zuzenduko du. Hindemithen Hari eta metalerako musika kontzertantea lanarekin, keinu egingo dio XX. mendeari, eta, gero, errepertorio sinfoniko-koralera eramango gaitu, Iruñeko Orfeoiarekin sinergian.

Abesbatzak (Europako zaharrenetako bat), alde batetik, Lorenzo Ondarraren Salve Regina lanaren neoklasizismoa jorratuko du, baita Tristia ere, Berliozen hiru koru-piezako bilduma, inspirazio shakespeariarrekoa. Kontzertua Dvoraken 5. sinfoniak itxiko du, konpositore bohemioa heldutasun musikalera eraman zuen perfekzio landuko partiturak.

P. Hindemith
Hari eta metalerako musika kontzertantea

L. Ondarra
Salve Regina

H. Berlioz
Tristia

A. Dvorak
5. Sinfonia

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Urtarrilak 29
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10€-tik aurrera
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana