"Romipen" dokumentalaren emanaldia eta solasaldia zuzendariarekin

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Urtarrilak 29
  • "Romipen" dokumentalaren emanaldia eta solasaldia zuzendariarekin

Solasaldian: Helena Bayona, dokumentalaren zuzendaria, eta protagonistetako batzuk.

Feminismo ijitoaren baitako ahots ezberdinei begirada bat.

"Romipen ijito-identitatea da. Ez dago ijitoa izateko modu bakarra, ez dago emakume izateko modu bakarra eta ez dago feminista izateko modu bakarra". (Saray Borja)

Zazpi emakume dira dokumental horren protagonistak, eta oso ezaguna ez den mundu batera begiratzeko lehiotxoa zabaldu digute: Carmen, Saray, Silvia, Ángela, Joana, Andrea eta R-ren ahots intimoenak entzungo ditugu dokumentalean. Feminismoz eta borroka-grinaz beteriko hitzek entzulegoa astinduko dute, eta emakume horien sentimendu eta pentsamenduak ezagutaraziko dituzte.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Urtarrilak 29
  • Ordutegia19:00
  • LekuaEmakumeen etxea - Etxanobe jauregia
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana