"Todas hieren y una mata"

Santurtzi 2021(e)ko Urtarrilak 29
  • "Todas hieren y una mata"
    Argazkia: David Ruiz (iturria: ayteatro.com)

"Oren guztiek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobirat egortzen", dio esaera zaharrak. Orduak gezien antzekoak dira, zauritu egiten baikaituzte, baina baita jakinduriaz eta argitasunaz janzten ere.

Kapa eta ezpatako komedia barrokoa berresmatuz, lan honek erronka bati erantzun nahi dio: bada gaur egun antzezlan bat idazterik bertso klasikoa erabiliz?

Bi emakumek eta hiru gizonek gorpuzten dituzte istorioa bizi duten zazpi pertsonaiak, maitasun, desio, jelosia, duelu, bat-bateko maitemin, mozorro, magia eta barroko erako bertsoz betea, alegia, XVII. mendeko gai nagusiak XXI. mendera ekarriak.

Lope de Vegaren ikasle bihurriak bagina bezala, ikuslea umore eta poesia ugariz zipriztinduriko bidaia batean eramango dugu, zuzeneko musikaz eta zientzia-fikzio, ikaskizun eta kritika ukituek lagundurik.

Barre egin, hunkitu eta hizkuntzaren musikaz gozatzeko jaia izango da. Antzerki hutsa.

  • Zuzendaritza: Yayo Cáceres
  • Musika Yayo Cáceres
  • Ekoizpena: Ay Teatro
  • Antzezleak: Alba Banegas, Antonio Hernández, Sol López, Mario Portillo, Diego Morales
Serantes

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana