Formas de navegación: Cabotaje (Nabigatzeko moduak: Kabotajea) lankidetza-proiektuaren esparruan, fluent-ek eta Bulegoa z/b-k Paulino Viota zinemagilearen Contactos. Mayo de 1970 (1970) aurkeztuko dute.
Paulino Viota zinemagilearen (Santander, 1948) lanik garrantzitsuena da Contactos. Mayo de 1970. Garai hartako Espainiako zinemagintzaren esparruan, film ezezagun bat, frankismoko gizarte zapaltzailearen metafora.
Stockhausen-en izen bereko musika-konposizioaren titulua hartzen du, egitura polisemiko bat sortu nahian, zeinak gai hauek aipatzen baititu, besteak beste: argazki-prozesuak, militante politikoaren figura eta egunkarien hitzeko iragarkien atala.
Paulino Viotak aurkezpenean eta ondorengo solasaldian parte hartuko du.