"De Bilbao ¡¡Ahivalahostia!!"

Bilbao 2021(e)ko urtarrilaren 30(e)tik 2021(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • "De Bilbao ¡¡Ahivalahostia!!"

Bilbo, bertako ohiturak eta bertako jendea hizpide hartzen dituen ibilbide bat da DE BILBAO ¡¡AHIVALAHOSTIA!!. Tomás Ondarraren izen bereko liburutik abiatuta, Gorka Mínguez eta Yeyo Bayeyok ikuskizun txirene-txirenea sortu dute, bilbotar idiosinkrasiari dagozkion abestiak, bitxikeriak, tradizioak eta berezitasunak nahasita.

Kuadrilla, txikiteroa, Marijaia, Arrikibarko zoroa, Tonetti –badakigu pailazo famatua Kantabrian jaio zela, baina bilbotarrok nahi dugun lekuan jaiotzen gara–, Karola, Gargantua, San Blasa, Athletic... izango ditugu gurekin Botxoan barrena egingo dugun bidaia honetan. Eta gure zirimiri famatuak ere ez digu festa zapuztuko.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana