Euskaraz, Zinemaldia hitzak “zinema-garaia” esan nahi du; zehazki, dagoeneko Donostian irailean egiten den bederatzi eguneko ekitalditik harago doan garaia.
Hainbat zinemaldik galdetzen dute, hala zinemaren industria nola zinemaldiak mutatzen eta beren lekua aurkitzen saiatzen ari diren garai gorabeheratsu honetan, norantz jo beharko duten etorkizuneko zinemaldiek. Donostiako Zinemaldiak estrategikoki egin du urte osoko zinemaldiaren alde. Horrek egiten du, besteak beste, zinemaldi hau bereizi: Tabakalera eraikinean dauden erakunde bazkideei esker egutegi luzean zehar egin daiteke, eta proiektu eta zinemagileak babes daitezke urte osoan.
Hori dela eta, Zinemaldia, gaur egun, filmak proiektatzeko, ikusarazteko eta sustatzeko esparruetatik askoz harago doa.
Zinemaldi eta egitarauekin egin ohi den hamabi hilabeteko hautaketa- eta lankidetza-jardunari bestelakoak ere gehitu zaizkio: zinema-proiektuak egiteko egoitzen bultzada (Ikusmira Berriak), Elías Querejeta Zine Eskola fundazioa eta bere partaidetza, Zinemaldian Pentsamendua eta Eztabaida izeneko arloa sortu izana, Zinemaldia 70: historia posible guztiak artxibo-proiektua, zinemari buruzko askotariko argitalpen eta ikerketetako partaidetza (adibidez, Zine aldizkaria) eta Tabakaleraren Pantaila Partekatuaren programazioa.
Hain zuzen, hemendik aurrera Zinemaldiak partaidetza aktiboagoa izango du Pantaila Partekatuan, eta hileroko programazioa eskainiko du Zinemaldia + PLUS izeneko foku baten bidez. Urrian eta azaroan 68. edizioan saritutako zenbait emakume zinemagileren aldez aurreko film laburrak berrikusiko dira; ondoren, beste saio batzuen artean, honako hauek eskainiko dira: Zinemaldia 70: Historia posible guztiak proiektuaren ikerketekin lotutako programa publikoak, elkarrizketak Ikusmira Berriak-eko egoiliarren obrekin edo Zinemaldia Eraikitzen irakasgaian (Elías Querejeta Zine Eskolan irakasten dute zinemaldiko taldekideek ezagutza eta esperientziak partekatzera datozen pertsona entzutetsuen gutun zuriak).
Urtarrilak 30, larunbata, 19:00
ZINEMALDIA + PLUS
Lehen urratsak / Narratiba berriak
Otsailakk 18, osteguna, 19:00
ZINEMALDIA + PLUS
Lehen urratsak / Nest + PLUS (69’)