Imanol Ituiño: "Magia parrastan"

Bilbao 2021(e)ko Urtarrilak 30
  • Imanol Ituiño: "Magia parrastan"

Kultur Gabonak 2020ren barruan.

Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Baina…zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Espektakulu partehartzaile, dinamiko eta magikoa. Espektakulu familiarra, guraso eta seme-alabentzako aproposa!

Sarrerak erreserbatzea

Barrutietako udaltegietan ekitaldietarako sarrerak erreserbatzeko, bi telefono-zenbaki jarri dira: 688603737, 1etik 4ra bitarteko barrutietarako, eta 671559937, 5etik 8ra bitarteko barrutietarako.

Sarrerak emanaldiaren eguneko 10:00etatik aurrera erreserbatu ahal izango dira, hasi baino ordubete lehenagora arte.

Jarduera hau 7. barrutian egingo da.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana