"Mi propio universo"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Urtarrilak 30
  • "Mi propio universo"

Nire begiak eskaintzen dizkizut, errealitatea ikus dezazun. Itxi zureak. Desberdin ikusten duzu? Beste begi batzuekin begiratzeak bere errealitatea sentitzeko bidea ematen dizu, bestearen bidez, eta gure errealitatea galdu gabe.
 
Mi propio universo antzerti-forma emandako dantza ikuskizuna da, protagonista diren pertsona desgaituen errealitatea azaleratu eta ikuslea haien tokian jartzera gonbidatzen duena. Antzezleen benetako esperientzian oinarritutako proposamen eszenikoa da. Haien bizipen pertsonalak eta gorputz-mugimendua dira sormen-prozesu  hau elikatu duen bakarra, eta beren unibertsoari ahotsa emateko balio izan duena.
 
Hartara, ahalbidetzen du publikoak beste modu batera ikusi ahal izatea gauzak, kezkak, premiak, nahiak eta ametsak dituen eta maitasuna gainerakoek bezala sentitzen duen pertsona desgaitu baten ikuspuntutik.
 
27 artista, 8 eta 50 urte artekoak, ariko dira lanean, off-eko ahots baten hari gidariarekin. Artista horiek ikuskizun honetarako lan egin duten bi urte hauetan beren bizitzari buruz eskaini dituzten gogoetak eta iruzkinak aletzen joango da ahots hori.
Baluarte

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaATENA Konpainia
  • Data 2021(e)ko Urtarrilak 30
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Baluarte Auditorioa
    Plaza Baluarte, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa8 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Baluarte Auditorioa

Non

Euskadi, auzolana