"Dena da erreala, ezer ez da erreala", Iñaki Artetaren argazki erakusketa

Zarautz 2021(e)ko otsailaren 2(e)tik 2021(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • "Dena da erreala, ezer ez da erreala", Iñaki Artetaren argazki erakusketa

Askotan, arteak egunerokotasunarekin du zerikusia, askotan, eguneroko bizitzaren metafora bat da. Zenbait zororengan, asmo artistiko iradokitzaileak, paisaien, pertsonen eta gauzen arteko harreman harrigarri bihur daitezkeen irudipenak sorraraz ditzake ezagunak zaizkigun objektu eta lekuen artean mugitzeak.  Material orok, apalenak zein bikainenak, esanahi desberdinetako irudi berri bat sorraraz dezake.  Jatorrizko noranzkoa esanahi gurutzatuen unibertso batera eramate hori da obra horien atzean dagoena.

Argazkigintza, gaur egun, gutxiago interesatzen zait ekintza edo errealitate baten argudio gisa, zeren eta gehiago interesatzen baitzait behar bezala estetizatutako metafora emozionalak sortzeko eremu gisa.

Gauza bakoitzak barne misteriotsu bat ezkuta dezake, egileak, bere fantasia pertsonalak eraikitzeko, testuingurutik kanpo utz dezakeen esanahi ezkutu bat.

Bilduma honetan erabilitako elementuak, errealak izanik, uztartze kontzeptual arraro eta probokatzaile batean nahaspilatzen dira, ezinezko eraikin baten eraikuntzan dauden adreilu desordenatu gisa.  

Proposamena galderak eragitea da, eta hori berez da interesgarria.  Behatzaileak beti amaitzen du obra... edo ez, azken hitza dauka... edo hitz bat ere ez. Asmoa da, zentzua ematen saiatzen den... edo ez, konexio-sare bat aktibatzea bertan. Erantzun koherente bat aurkitzen ez dugunean, irudimenera jotzen dugu.

Bertan inoiz egon ez diren pertsonekin, animaliekin edo gauzekin asmatutako lekuetara jotzen dugu.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko otsailaren 2(e)tik 2021(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • Lekua Photomuseum
    San Ignacio, 11
    Zarautz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Photomuseum

Non

Euskadi, auzolana