Bilbao Distrito Jazz 2021

Bilbao 2021(e)ko otsailaren 5(e)tik 2021(e)ko martxoaren 12(e)ra
  • Bilbao Distrito Jazz 2021

  • Bilboko Elkarte Filarmonikoa, Bertendona Institutoa, Bidebarrietako Liburutegia, Bilborock eta Otxarkoagako eta Errekaldeko udaltegiek Itxaso Quartet ‘Gaztelugatxe’, Trío Capital, Ángel Celada Slow Trio, Angel Unzu Trio & Andrezj Olegniczak, Miguel Villar Quartet eta Hordaren kontzertuak hartuko dituzte hurrenez hurren.
  • Ostiralero, otsailaren 5etik martxoaren 12ra, 18: 30ean, egingo diren kontzertuetarako sarrerak 5 eurotan daude salgai www.bilbaokultura.eus webgunean.

Bilboko Udalak otsailaren 5ean martxan jarriko du Bilbao Distrito Jazz ekimenaren XXI. edizioa.

Bilbaina Jazz Clubaren laguntzarekin antolatutako programa honek hiriko auzoetara hurbiltzen ditu formatu txikiko kontzertuak, generoan erreferentzia diren artistekin.

Horrela, Bilbao Distrito Jazzek hitzordu bat antolatu du ostiralero otsailaren 5etik martxoaren 12ra, 18:30ean.

Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude www.bilbaokultura.eus webgunean, bost euroren truke.

Bilbao Distrito Jazzek Bilboko Elkarte Filarmonikora, Bertendona Institutora, Bidebarrietako Liburutegira, Bilborockera eta Otxarkoagako eta Errekaldeko udaltegietara ekarriko ditu Itxaso Quartet ‘Gaztelugatxe’ (otsailak 5), Trío Capital (otsailak 12), Ángel Celada Slow Trio (otsailak 19), Angel Unzu Trio & Andrezj Olegniczak (otsailak 26), Miguel Villar Quartet (martxoak 5) eta Hordaren (martxoak 12) kontzertuak hurrenez hurren.

Indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak bete beharko dira, www.bilbaokultura.eus webgunean jasoak. Halaber, ezinbestekoa izango da maskara erabiltzea emanaldi bakoitzean.

Otsailak 5, 18:30ean, Bilboko Elkarte Filarmonikoan, ITXASO QUARTET "GAZTELUGATXE"
Itxaso, ahotsa; Dani Pérez, gitarra; Gorka Benitez, saxo tenorra eta flauta; eta Borja Barrueta, bateria

Ostirala, otsailak 12, 18:30ean Bertendona Institutoan, TRIO CAPITAL
Román Filiú, saxo altua; Javier Moreno, kontrabaxua; eta Borja Barrueta, bateria

Ostirala, otsailak 19, 18:30ean, Bidebarrietako Liburutegian. ÁNGEL CELADA SLOW TRÍO
Ángel Celada, bateria; Carla Sevilla, ahotsa; eta Marcos Salcines, pianoa

Ostirala, otsailak 26, 18:30ean, Bilborock-en, ANGEL UNZU TRIO & ANDRZEJ OLEGNICZAK
Andrzej Olegniczak, Saxo; Angel Unzu, gitarra; Juanma Urriza, bateria eta Gonzalo Tejada, baxua.

Ostirala, martxoak 5, 18:30ean, Errekaldeko udaltegian, MIGUEL VILLAR QUARTET
Miguel ‘Pintxo’ Villar, saxo tenorra; Toni Saigi, pianoa; Oriol Roca, bateria; eta Marc Cuevas, kontrabaxua.

Ostirala, martxoak 12, 18:30ean horas Otxarkoagako udaltegian, HORDA
Eolo Andino, saxo altua; Nico Andino, tronpeta; Karles Perez, bateria; eta Ledián Mola, kontrabaxua.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana