Una Noche sin luna ikuskizunarekin, Federico García Lorcaren bizitzaren eta lanaren alderdi ezezagunenetan murgilduko gara. Funtzioak proposatzen duen bidaia ez da bidaia arkeologiko bat, Lorcaren bizitzaren bitartez geure errealitatea ezagutzeko modua baizik. Hala, antzezlana ikuskizun bizi, ausart eta dinamiko bilakatzen da, non egilearen hitzak, bizitza eta mundua geurearen ispilu diren.
Lorcaren elkarrizketak, solasaldiak, hitzaldiak, lanen zatiak, poemak… Horien bitartez eta Juan Diego Bottoren dramaturgiari esker, Lorca bera da, lehen pertsonan, bere mundura eramaten gaituena. Ironia handiz, emozioz eta umorez blai, egileak gogora dakartza ikasle-egoitzako egonaldia, Yerma lanagatik jasotako kritikak, La Barracarekin bizitakoak, prentsarekin izandako harremanak, maitasun-kontuak… Eta bestelako gaiak ere jorratzen ditu, hala nola, emakumearen rola, haren begirada beti poetiko eta aldarrikatzailearen ikuspegitik, arte- eta adierazpen-askatasunaren beharra, sexu-identitate askatasunaren aldeko borroka, edota memoriaren eta sustraien garrantzia.