"Zure begiak nire belarrietan", Stéphane Lavoué argazkilariaren erakusketa

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko otsailaren 5(e)tik 2021(e)ko apirilaren 7(e)ra
  • "Zure begiak nire belarrietan", Stéphane Lavoué argazkilariaren erakusketa

Aiete Kultur Etxeko argazki erakusketa honek entzumen urritasuna du gai gisa. Parisetik ekarrita, Droit Pluriel elkartearen ekimena da, Fondation pour l'Audition-en laguntzarekin.

Entzumen urritasunak milioika pertsonari eragiten die eta, halere, gaiak tabua izaten jarraitzen du. Arazoa ezkutatzeak besteengandik urruntzen gaitu. Gaur egun irtenbideak daude: ekipoak, inplanteak, lantokiaren diseinua eta abar. Desgaitasun hori duten pertsonekin bizitzean edo hurbiletik ezagutzean,  inguruan zer gertatzen den jakin gabe bizitzeak sortzen duen isolamendua eta sufrimendua uler daiteke. Informazioa eskuratzeko oztopoak ugariak dira. Hezkuntzarako bezain oinarrizko arloetatik deskonektatuta, lana, harreman sozialak edo kultura urrutitik ikusten dira. Hori dela eta, Aieteko Kultur Etxeak entzumen urritasuna ikusgai jartzen lagundu nahi du.

Erakusketa honen ideia Anne-Sarah Kertudok izan zuen. Gaur egun ezinduen eskubideen  alde egiten duen Droit Pluriel elkarteko zuzendaria da. "Ezkutuan dagoena erakusten duen erakusketa da, lotsagarria dena onartzen duten irudiak. Urteak behar izan nituen neure buruari denbora emateko, beldurrak gainditzeko, aurreiritzietatik libre sentitzeko, entzungarri sinesteko. Gainera, Fondation pour l'Audition-ekin egindako bilera bati esker, ideia eder hau egia bihurtu zen".

Erakusketa honetarako, Stéphane Lavoué argazkilariaren begirada bitxia eta interesgarria aukeratu zuten. Artistak, politikariak, aktoreak eta intelektualak (Salman Rushdie, François Hollande, Vladimir Putin, besteak beste) jarri dira Stéphane Lavoué-ren kamera aurrean. Erretratuan argazkien erreportajean bezain eroso sentitzen da. Egurrezko Eskolan goi mailako ikasketetan lizentziatua 1998an, bi urtez pasa zituen Brasilgo Amazonian, egur erosketak egiten zituen Frantziako industria talde batentzat lanean. 2001ean, Frantzian berriro, Parisen kokatu eta egurra alboratu zuen argazkigintza jorratzeko. Frantziako eta atzerriko prentsarako lan egiten du. 2002an, Dolce Vita kolektiboa beste lau argazkilarirekin sortu ondoren, hamar urteko lankidetza hasi zuen Liberation egunkariarekin, erreportaje politikoetatik erretratuetara pasatuz. MYOP agentzian sartu zen 2006an eta 2010ean, PASCO erretratugileen taldean. Stéphane Lavoué Comédie Française-arekin lotutako argazkilaria da. Egun, konpainiaren erretratu eta ilustrazio ofizialak egiten ditu. 2019ko azaroan Les loges du Français (Ed. Gallimard & Comédie Française) argitaratu zuen.

2018an Nièpce Gens'Images saria irabazi eta Leica Oskar Barnack sariaren finalista izan zen.

DROIT PLURIEL

2009an sortua, elkarteak eskubide berdintasunaren eta gizarte inklusiboaren alde lan egiten du. Droit Pluriel interes orokorrekoa bezala aitortua dago, eta Fabienne Servan-Schreiber-ek zuzentzen du egun. Bere helburua da talentu mota guztiak trebatzea sentsibilizazioa egiteko proiektu berritzaileekin, eta desgaitasunaren inguruko ikuspegi anitzak aurkeztea.

FONDATION POUR L'AUDITION

Françoise Bettencourt Meyers, Jean-Pierre Meyers eta Bettencourt Schueller-ek sortutako  fundazioaren helburua talentuak biltzea da entzumenaren arazoari aurre egiteko, pertsona hauen eguneroko bizitza hobetzeko. Fundazioaren eginkizuna bikoitza da: ikerketari eta berrikuntzari laguntzea eta iritzi publikoa prebentzioaren eta sentsibilizazioaren bidez mobilizatzea, denen entzumen kapitala babesteko.

Argazkiak eta soinu banda ikusteko: https://youtu.be/sYTboQMNSd0

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIA

Astelehen eta jaiegunetan: itxita.

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30. Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Igandeak: 10:00-14:00.

Aste Santuko eskola oporraldian:

Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00.

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00.  Igandeak: 10:00-14:00. Itxita: apirilak 1, 2, 3 eta 4.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko otsailaren 5(e)tik 2021(e)ko apirilaren 7(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana