Ene Kantak: "Liluragarria"

Tolosa 2021(e)ko Otsailak 6
  • Ene Kantak: "Liluragarria"

Ene Kantak euskaraz haur kantak egiten dituen talde-ekimena da. 2011n jaio zen, Urko Oskoz eta Nerea Urbizuren gogo eta nahien ondorioz.

Gure ideia nagusia musikaren bitartez euskararen erabilera zabaltzea da, eta horretarako abesti itsaskorrak, freskoak eta dantzagarriak konposatzen ditugu. Batzuetan herri abestien bertsioak ere egiten ditugu. Horrez gain, beti koreografia errazak prestatzen ditugu, txikiek imitatu ditzaten eta ongi jarraitu ditzaten. Jadanik 8 disko kaleratu ditugu, eta 4 ikuskizun aurkeztu, azken hauek gure abestiak baliatuz.

“LILURAGARRIA, gorputz barrura goaz”, euskaraz zuzendutako haurrentzako ikuskizun bat da. Geure abesti eta koreografiekin, Nere eta Eneko pertsonaiek leku liluragarri bat ezagutuko dute.

Abentura berri honetan, edabe magiko bati esker, gure pertsonaiak haur baten gorputz barrura sartuko dira eta bidaia liluragarria biziko dute giza gorputzean barna. Barruan, LILU ezagutuko dute, zelula aski jator bat, eta garunaren eta beste hainbat organoren garrantziaz hitz egingo die

 


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaEne Kantak
  • Data 2021(e)ko Otsailak 6
  • Ordutegia12:00 eta 16:00
  • Lekua Leidor Aretoa
    San Francisco, 6-8
    Tolosa
  • Zenbatekoa14 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Leidor Aretoa

Non

Euskadi, auzolana