Nøgen

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Otsailak 6
  • Nøgen

Lan berriak (Under Alt) ez du suposatzen hortaz aurrekoarekin erabateko haustura baina ezin esan liteke jarraipen hutsa denik. Melodiek itsaropenez beteriko malenkolia kutsua mantentzen badute ere eta, Zeri begira hartu nahi duzu lo?, Mapa, Zuek, Ihes edo Euria abestiak aurreko diskoaren indie-folk estiloan mugitzen badira ere, gainontzeko abestiak pop-rock indartsuago batean arituko dira. Horrela, Mila aldiz, Alene edo Erori arte abestiek, esaterako kapa elektriko anitzek sortutako riffen laguntza izango dute eta Gelditu dena, pop soilean dagoen ereserkia da. Jarraitasuna eta hausturaren arteko orekan kokatzen da Under Alt.

Soinu anitzak behar izan ditu lan honek eta horretarako Nøgeneko Eider, Markel, Alex, Olatz eta Jokin ez dira bakarrik aritu. Haritz Harreguyren estudioan grabatu eta nahastu dituzte abestiak eta Ultramarinos estudioan masterizatu. Modu berean, abesti bakoitzak behar zuen atmosfera sortzeko, Julen Idigorasek sinteekin eta Borja Antonek eta Maria Bustosek biolinarekin eta txeloarekin lagundu dute.

Orain, urtebeteko lana zuzenean defendatzeko erronka du Nøgenek aurretik eta bira hasteko, azken bira amaitzeko aukeratutako Victoria Eugenia antzokia erabiliko dute. Nøgenen folk urbanoa bueltan da.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Otsailak 6
  • Ordutegia17:00 eta 19:30
  • Lekua Gayarre Antzokia
    Carlos III. etorbidea, 1
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Gayarre Antzokia

Non

Euskadi, auzolana