"The Watermelon Woman"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Otsailak 6
  • "The Watermelon Woman"

ZINEMA ZIKLOA: HASIERATIK. ZINEMA FEMINISTAREN HISTORIAK.

KANONETIK KANPO GELDITU DIREN EMAKUME ZUZENDARIAK ETA BERAIEN PELIKULAK EZAGUTZEKO ETA HISTORIA BERRI POSIBLE BAT OSATZEKO ZIKLO BAT.

Historia guztiek daukate hasiera bat. Baina ez dago historia bakar bat. Kontalari bakoitzak sortzen du bere historia hitzez hitz. Pelikulaz pelikula zinemaren historiaren kasuan. Eta historia guztiek hasiera bat daukaten bezala, zinemaren historia bakoitzak lehenengo pelikula bat dauka. Askotan Lumière anaien La sortie de l’usine à Lyon izaten da lehenengo pelikula hori.

Alice Guy zinemagilearekin emango diogu hasiera ziklo honi. Guy zuzendari aitzindaria izan zen, berak zuzendu zuen fikziozko lehenengo filma 1896an. Bera hor zegoen hasieratik eta horregatik nahi dugu gure hasiera izan dadin. Beste hainbat zuzendari aitzindariren eskutik jarraituko diogu ibilbideari, zinema feministaren historia hau osatzen joango diren emakumeen ahotsek lagunduta.

Emakumezko zinemagileak eta horien filmak, zinemaren historiaren kanonetik kanpo geldituak, ezagutuko ditugu, eta zinemaren historia berri bat osatuko dugu. Izan ere, zinemaren historia, beste edozein historia bezala, etengabe berridatzi behar da.

Tabakaleraren eta Artium Museoaren arteko elkarlana.

Saio guztiak Emanaldi aretoan. Aurkezpena 18:00etan. Proiekzioak 18:30ean.
Tarifa: 2 € saioko.  Ziklo osorako txartela: 1 €.
Museoaren Adiskideen tarifa: 1 € saioko. Txartela: 5 €.

Otsailaren 6an, larunbata

Aurkezlea: Sara Hernández, Tabakalerako zinema sailaren koordinatzailea.

The Watermelon Woman, Cheryl Dunye, Estatu Batuak, 1996, 90 min, DCP, JB EN, Azp. ES.

The Watermelon Woman filma zinema feministaren klasikoa da dagoeneko. 1996an Cheryl Dunye izan zen film luze bat zuzentzen zuen lehenengo emakumezko afroamerikar lesbiana. Urte horretan bertan Berlinalen Teddy Award saria irabazi ondoren, funtsezkoa izan da Queer Zinema Berrian. Eta, Zer da The Watermelon Woman (emakume sandia)? Cheryl-ek, zuzendariak berak interpretatutako filmaren protagonistak, galdera hori bera egingo dio bere buruari 40ko hamarkadako Hollywoodeko film bateko kredituetan neskamea interpretatzen duen antzezle afroamerikarraren izena agertu ordez The Watermelon Woman agertzen denean. Cherylek bideoklub batean lan egiten du, VHS ugariz inguratuta, eta galdera hori bera egingo dio berriro bere buruari gauza bera gertatzen denean beste film bateko kredituekin. Cherylek izenik gabeko antzezle horri buruz ikertzea erabakitzen du, eta ikerketa lan hori erakutsiko du filmean.

Artium

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Otsailak 6
  • OrdutegiaAurkezpena: 18:00. Emanaldia: 18:30
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaIngelesa
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana