‘Emakume artean paseatzen’ bisitan zehar honako hauek azaleratu nahi ditugu: emakumeak politikan, erlijioan edo ekonomian subjektu aktibo gisa izan duen parte-hartzea; kultura-sorkuntzan duen presentzia; bere borondatez bete dituen rolak eta lanak, baita egitera behartuta izan dituenak ere; tradizioaren transmisore eta memoria kolektiboaren bultzatzaile gisa egindako lana, gizarteak garai bakoitzean esleitu dizkien portaera-ereduak onartzea ala ez; ezarritakoaren aurkako hausturen protagonistak izana, bai iraganean baita gaur egun ere; etxe barruan eta kanpoan gordetzen diren jakintzak, etab.
Euskal Herriko historian ezagunak diren emakumeen izenak gutxi izan arren, haien eginkizuna erabakigarria izan da lurralde hau eraikitzeko orduan. Nabarmentzekoa da emakume guztiak ez direla euskaldunak. Euskal Herria Museoko aretoetara egingo dugun bisita honetan, gure protagonisten lana eta funtsezko erabakiak plazaratzeko aukera izango dugu: erreginak, kirolariak, artistak edo, besterik gabe, emakume langile anonimoak.
Datak eta hizkuntzak:
Otsailak 7 eta 21 euskaraz
Otsailak 13 eta 28 gazteleraz
Martxoak 7 eta 20 euskaraz
Martxoak 14 eta 28 gazteleraz
Ordua: 12:00etan
Aldez aurretik erreserba egin behar da: Tl. 946255451 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus