Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak 2021

Irun 2021(e)ko otsailaren 8(e)tik 2021(e)ko apirilaren 19(e)ra
  • Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak 2021

Olerki modalitatean errima, neurri eta gai askeko lanak aurkeztu daitezke, baina gutxienez 800 bertsokoak; saria 15.000 euro eta garaikurra. Eleberri modalitatean, gai eta narrazio askeko lanak, gutxienez 150 foliokoak; saria 25.000 euro eta garaikurra.

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2021eko apirilaren 19an amaituko da, eta irabazleen berri Irungo Udalean ospatuko den ekitaldian emango da 2021eko irailaren 11an. Ekitaldi honetan, sariak banatzeko eguna ere jakinaraziko da, urte honetan bertan izango dena.

Aipamen berezia egin nahiko genioke sari hauen epaimahaiari, beraien kalitate eta ospeagatik. Sarien historian izan dugun epaimahairik onenetariko bat, dudarik gabe, hauen artean idazle irabazle hauek daude, besteak beste: Literatura Sari Nazionala, Reina Sofía Saria, Nadal Saria, Sevillako Ateneo Saria eta Haur eta Gazteen Literatura Sari Nazionala. 2018an hain arrakastatsu bilakatu den “Ordesa” eleberriaren idazlea ere bai, Manuel Vilas. Sarien edizio honetarako luxuzko epaimahaia beraz.

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak bi urtean behin izaten dira, eta azken edizioa 2019an gaztelaniazko modalitateetan, Paula Lapido-k irabazi zuen eleberri atalean “Los que alcanzan la orilla” lanarekin, eta Carlos J. Aldazábal-ek olerkikoa, “Mauritania es un país con nieve” lanarekin. Bestalde, euskaraz idatzitako lanentzako sariak José María García-Vianarentzat “Pentaedroa” eleberriarekin, eta Aritz Gorrotxategirenzat “Amua” olerki liburuarekin izan ziren.

Lan sarituak argitaratu egingo dira, hauxe baita lehiaketa honen beste ezaugarri garrantzitsu bat, literatura-sorkuntza eta zabalkundea sustatzeko helburuarekin betiere.

Kutxa Irun Hiria Literatur Sarien 44. oinarriak


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2021(e)ko otsailaren 8(e)tik 2021(e)ko apirilaren 19(e)ra
  • LekuaIrun

Non

Euskadi, auzolana