Datorren otsailaren 9an inauguratuko da Eibarko Antzerki Jardunaldien 44. edizioa, 2021eko martxoaren 23ra arte luzatuko dena. Aurten, Covid-19ak sortutako pandemiaren egungo egoera dela eta, funtzio guztiak Coliseo Antzokian egingo dira, Unibertsitate laboraleko Hezkuntza Esparruko areto nagusia hezkuntza-gela gisa erabiltzen ari baita.
Jardunaldien hasierako hitzaldiak izen handiko profesionalak ekarriko ditu aurten. Otsailaren 9an, 19:00etan, David Barbero, Roberto Herrero eta Pedro Barea kazetari eta antzerki kritikariak, Ane Gabarain aktorea eta Fernando Bernúes zuzendaria izango dira Coliseoan. Guztiek antzerki munduarekin duten harremana eta esperientziak kontatuko dituzte, Eibarko Antzerki Jardunaldien sortzaileetako bat den Juan Ortegarekin batera. Bestalde, Erika Rodriguez Horrillo Narruzko Zezen antzerki taldeko kidea izango da aurkezlea.
Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2021: egitaraua (pdf)
Aldez aurreko salmenta Coliseoan
Era berean, gogorarazi behar da nahitaezkoa izango dela aldez aurretik hitzordua izatea sarrerak erosteko Coliseo antzokiko leihatilan.
Gaur, urtarrilak 27, asteazkena, eta bihar, urtarrilak 28, arratsaldeko 17:30etik 19:30era bitartean Coliseo Antzokian banatuko dira hitzorduak.
Aldez aurretik hitzordua eskatuta, urtarrilaren 30ean eta 31n eta otsailaren 1ean antzezlanen sarrerak erosi ahal izango dira aukeratutako ordutegian.
Bestalde, online erosketak urtarrilaren 30etik aurrera egin ahal izango dira, 10: 00etatik aurrera, www.kutxabank.es webgunearen bidez.
Halaber, sarrerak emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago erosi ahal izango dira Coliseo antzokiko leihatilan bertan.
Deskontuak
Deskontu hauek aplikatuko dira: