"Ikusi eta Ikasi" 2021

Bilbao 2021(e)ko otsailaren 9(e)tik 2021(e)ko ekainaren 10(e)ra
  • "Ikusi eta Ikasi" 2021

Bilboko Udalak abian jarri du Ikusi eta Ikasi euskarazko aisialdi-programaren hamazazpigarren edizioa, 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat eta beraien familientzat.

Programa otsailaren 9an hasi eta ekainaren 10era arte garatuko da. Edizio berri honetan, apirilaren 27ra arte programatu diren jarduerak online izango dira, eta maiatzaren 6tik aurrera, aurrez aurrekoak izango dira, osasun egoerak aukera ematen badu, eta betiere unean-unean indarrean diren arau eta gomendioak begiratuz.

Ikusi eta ikasi Bilboko Udalaren ekimena da, Euskaltzaleen Topagunearekin batera antolatua. Hala, bada, Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotziak eta Maria Rivero Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariak gaur goizean aurkeztu dute programa, 4 eta 10 urte bitarteko gaztetxoentzat dibertsiorako aukerak eskaintzeko xedea duena, euskarazko aisialdi hezigarria sustatuz.

ONLINE SAIOAK

Programazioa otsailaren 9an hasiko da online saioekin. Eskulanetako tailerrak, gorputz ariketa egitekoak edo musikakoak eskainiko dira, guztira 22, apirilaren 27ra arte. Ez dago izena eman beharrik aldez aurretik, eta www.ikusietaikasi.eus web-orrian egongo dira eskura, lehenengo emanaldia eskaini eta hiru egun geroagora arte: hartara, familiek etxetik gozatu ahal izango dituzte, ondoen datorkienean.

Saioak bi eratakoak dira: "lagun artean"8 eta 10 urte bitarteko gazteentzat, eta "familia"4 eta 8 urte bitarteko umeentzat, eta beren gurasoekin, neba-arrebekin eta besterekin gozatzeko daude pentsatuta.

Zuriñe Hidalgo izango da aurkezlea, eta, saioetan, programako maskota, Makusi, izango dute lagun umeek eta haien familiek.

AURREZ AURREKO SAIOAK

Maiatzaren 6tik ekainaren 10era arte, saioak aurrez aurrekoak izango dira, betiere osasun egoerak aukera ematen badu eta unean-unean indarrean dauden neurri eta gomendioak begiratuz.

12 ikuskizun daude aurreikusita, zirkuaren, magiaren edo eskulanen ingurukoak, besteak beste, eta barrutietako udaltegietan gauzatuko dira, Bilboko auzoetan; eta El Carmen ekitaldi aretoan ere bai. 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat pentsatutako jarduerak dira.

Programatutako zuzeneko ikuskizunetan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik www.ikusietaikasi.eus web-orrian, martxoaren 1a eta 8a bitartean, biak barne. Interesa duten familien artean zozketa bat egingo da, eta gura beste ikuskizunetarako eman ahal izango dute izena: hala ere, pertsona bakoitzak ikuskizun batera edo bira joan ahal izango du; hartara, ahalik eta familia gehienek parte hartu ahal izango dute.

Maiatzaren 15erako prestatuta dagoen aurrez aurreko beste jarduera bat: familiek aukera izango dute kanta bat, Ikusi eta Ikasi programaren kanta, sortzeko prozesuan parte hartzeko, eta estudio profesionaletan grabatuko da. Parte hartu ahal duen jende kopurua mugatua da, eta, beraz, parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute www.ikusietaikasi.eus web-orrian, martxoaren 1etik 8ra.

"EUSKARAREN HAZIA"

4 eta 10 urte bitarteko gaztetxoak dauzkaten familiek beren etxeetan jasoko dute programaren gaineko informazio liburuxka; oraingo honetan, haziekin egindako orri markatzailea bat jasoko dute programaren gaineko informazioarekin batera, "euskararen hazia" balitz bezala. Txikienek uretan eduki beharko dute gau batean, eta, ondoren, ontzi batean sartu eta lurrez estali, eta, ondo zainduz gero, landare bat izango dute handik laster.

EGITARAUA

ONLINE SAIOAK

Otsaila

9 Koaderno mitologikoak
10 Txorien etxea
12 Kolorez kolore
16 Kamiseten kustomizazioa
19 Bitxikeriak kontu kontari
23 Piraten eskulanak
26 Gorputz perkusioa

Martxoa

2 Janaria ezin da bota
5 Collage
9 Magia etxean
12 Birziklatutako panpinak
16 Futbolin birziklatua
23 Musika sortzen
26 Ogia egiteko tailerra
30 Beat box
31 Beat box

Apirila

9 Beat box
13 Poke bat sortu
16 Terrarioak eta kokedamak
20 Soinu tresnen bidaia
23 Kremaileradun panpinak
27 Disko festa

ZUZENEKO SAIOAK

Tailer eta ikuskizun guztiak euskara hutsean izango dira.
Haurren adina 4 eta 8 urte bitartekoa da. Hau da, 2017, 2016, 2015, 2014 edo 2013 urteetan jaiotakoak.

ZUZENEKO SAIOEN EDUKIERA:
Edukiera aretoak mugatuta dago. Aurtengo edukierak murritzagoak izango dira Covid 19-aren aurkako segurtasun neurri berrietara egokitzea dagokigulako.
Hori dela eta, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Maiatzak 6 – 18:00. Deustuko Udaltegia. Zirkoteke
Maiatzak 11 - 18:00. Castañosko Udaltegia. Kidam Magoa
Maiatzak 14 - 18:00. Santutxuko Udaltegia. Lur eta Amets
Maiatzak 15 - 18:00. Bilboko TAOM estudioa. Makusiren Kanta
Maiatzak 18 - 18:00. Begoñako Udaltegia. Musikero txikiak
Maiatzak 21 - 18:00. Zorrotzako Udaltegia. Enaitz ipuin kontalaria
Maiatzak 25 - 18:00. Euskararen Etxea. Gartzisaskiratzera!
Maiatzak 28 - 18:00. Basurtuko Udaltegia. Natura gara
Ekainak 3 - 18:00. Errekaldeko Udaltegia. Amelie: Basoko sekretuak
Ekainak 7 - 18:00. Deustuko Udaltegia. Egur taupadak
Ekainak 9 - 18:00. Olabeagako Udaltegia. Mukashi, mukashi. Japoniako istorioak
Ekainak 10 - 18:00. Karmen Aretoa. Irrien lagunak: 10 urte!

LAGUN ARTEAN

Tailer eta ikuskizun guztiak euskara hutsean izango dira.
Haurren adina 8 eta 10 urte bitartekoa da.

ZUZENEKO SAIOEN EDUKIERA:
Edukiera aretoak mugatuta dago. Aurtengo edukierak murritzagoak izango dira Covid 19-aren aurkako segurtasun neurri berrietara egokitzea dagokigulako.
Hori dela eta, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Maiatzak 13 – 18:00. Basurtuko Udaltegia. Dantza tailerra
Maiatzak 20 - 18:00. Santutxuko Udaltegia. Lightpainting tailerra
Maiatzak 27 - 18:00. Begoñako Udaltegia. Mari eta gaileta fabrika antzerkia

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana