"Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko otsailaren 9(e)tik 2021(e)ko ekainaren 13(e)ra
  • "Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat"

Euskal Itsas Museoak, Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat, erakusketa aurkeztu du, migrazioen iraganari eta orainari buruko hausnarketa bat. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ekoiztutakoa eta bertatik ekarria izan dena.

Erakusketa honi izena ematen dion “Leopoldina Rosa” fragataren espedizioa Baionatik abiatu zen, euskal migratzailez beteta, eta Uruguaiko kostaldean hondoratu zen 1842an. Bidaia horrek XIX. mendeko euskal migrazioa eta gaur egun indarrean dauden migrazio-prozesuak aztertzeko balio du. 

Eraikinaren lehenengo solairuan dago erakusketa, ikusentzunezko edukiek, migrazioaren esperientzia lehen pertsonan kontatzen dute, bisitariarekin lotura lortze arren. Ikusleak XIX. mendeko pertsonaien bizipenak lokuzioen bitartez entzungo ditu eta egungo esperientziekin alderatu ditzake ikusentzunezkoei esker. Bestalde, Euskal Itsas Museoak Zumalakarregi Museoaren migrazioan proiektua osatu nahi izan du, eta migrazioak itsas munduko ikuspegitik aztertu ditu. 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko otsailaren 9(e)tik 2021(e)ko ekainaren 13(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Euskal Itsas Museoa
    Kaiko pasealekua, 24
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Euskal Itsas Museoa

Non

Euskadi, auzolana