"Oymyakon: habitación 101"

Elorrio 2021(e)ko Otsailak 12
  • "Oymyakon: habitación 101"

Gela bat. Inon ez. Hiru gela, hotzarenak eta falta direnenak. Beldurra partekatzeko gogoa, harik eta desagertzen den arte. Oymyakon: Habitación 101 solipsismoaren egoitza da, non ispilua leihoa baita eta ez baitago irteteko aterik. Han beste pertsonaia batzuk aurkituko ditugu, elkarrekin bizi direnak elkarren berri izan gabe, beren buruak agerian utziz bestearen beharra dutela-eta.

Arrate Etxeberriak, Miren Gaztañagak eta Txubio Fdez. de Jaureguik osatzen dute aktore taldea Alex Gerediagaren eta Khea Ziater konpainiaren film eszeniko honetan. Proposamen hauetan, kode eszenikoen eta zinematografikoen arteko loturaren bilaketa nabarmentzen da beti, estetika indartsua eta narratiba berezia eta ezagungarria duen antzerki bat sortzeko.

FITXA TEKNIKO ETA ARTISTIKOA

  • EGILEA, ZUZENDARIA: Alex Gerediaga
  • INTERPRETEAK: Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga, Txubio Fdez. de Jauregui
  • ARGAZKIA: Son Aoujil
  • ESZENOGRAFIA, JANTZIAK: Azegiñe Urigoitia
  • SOINU ESPAZIOA: Ibon Aguirre
  • ARGIZTAPENA: Oier Ituarte
  • PROIEKZIO TEKNIKARIA: Javi Andraka
  • BIDEOA: Jesús Pueyo
  • ESPAZIO ESZENIKOA: Javi Andraka, Alex Gerediaga
  • EKOIZPEN LAGUNTZAILEA: Leire Ucha
  • EKOIZPENA, BANAKETA: Khea Ziater

Informazio gehiago: Khea Ziater

 
arriolaka.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana