Sasibillek aurkezten duen gala liriko hau antzoki handi bateko harrera-aretoan dago girotua. Han, lan enblematikoen zatirik ederrenez gozatuko dugu: Doña Francisquita, Cecilia Valdés, La Canción del Olvido edo El Rey que rabió lanen zatiez, besteak beste.
Artista-taldea lehen mailako bakarlariek osatzen dute, hala nola Miren Urbieta-Vega sopranoak, Alberto Arrabal baritonoak eta Gillen Munguía tenoreak, bai eta Sasibill Lirika Elkarteko Abesbatzak eta Orkestrak ere, denak ere Arkaitz Mendozaren musika-zuzendaritzapean.