Bes-Te-Bat!: Adriana Bilbao: "Éclat"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Otsailak 13
  • Bes-Te-Bat!: Adriana Bilbao: "Éclat"

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan.

Moda diseinua, musika eta dantza dira IX. mendearen amaieratik XX. mendera bitarteko ibilbide berezi baten protagonistak. Emakumeen modaren zenbait mugarritan zentratzen den bidaia da, historiako aldi horretako aldaketa sozial, kultural eta ekonomiko handiak irudikatzeko.

Bigarren Iraultza Industriala, bi Mundu Gerrak, mugimendu abangoardistak, eskubide berdintasunaren aldeko borroka, mugimendu feminista… mundua oso azkar aldatzen den urteak dira, eta harekin batera, emakumezkoen jantziak.

Kortsetik galtzak edo minigonara pasatzearen atzean bilakaera handia dago ideietan. Ez dira jantziak bakarrik, munduarekin erlazionatzeko modu bat sinbolizatzen dute.

Musika, kantua eta dantza, flamenkoa eta garaikidea, dira Éclat ikuskizunaren osagai artistikoak.

Proposamen horrek, gainera, Fran López del Cerroren laguntza du zuzendari artistiko eta jantzien eta eszenografiaren diseinatzaile gisa

  • Adriana Bilbao Zarraonaindia – Flamenko-dantzaria
  • Mikel del Valle – Flamenko-dantzaria
  • Elena Morales Expósito – Flamenko-kantaria
  • José Almarcha Márquez – Gitarra
  • Víctor Guadiana – Biolina
  • Epi Pacheco - Perkusionista

 


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2021(e)ko Otsailak 13
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Gazteszena
    Dk. Baztan, 21
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Gazteszena

Non

Euskadi, auzolana