Adin gomendatua: 5-14 urte.
OHARRA: SARRERAK Zelaieta zentroan Ametx Txartelarekin izena emanda urtarrilaren 18tik 21era. Urtarrilaren 22an zozketa egingo da izena eman dutenen artean. 4 sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.
Orain arte antzokietan sekula egin ez duten ikuskizun berri batekin datoz aurten: kontzertua!
Denboraldi honetako 6 aktore oholtza gainean arituko dira abesten, dantzatzen eta telesailari buruzko kontu dibertigarriak azaltzen.
Denboraldi berriko abestiak, aurreko denboraldietan kantatutako abesti ezagunenekin uztartzen dituen emanaldia da hau.