"No mas boleros, gracias"

Bilbao 2021(e)ko Otsailak 13
  • "No mas boleros, gracias"

JUAN CARLOS GARAIZABAL | Euskadi
“No mas boleros, gracias”

Otsailaren 13a, 19:00etan
ANTZERKIA

“Porque nuestra única esperanza es enamorarnos de quienes somos y de lo que queremos hacer”. Esaldi horrekin hasten da “No más boleros, gracias” izeneko lana, genero didaktikoaren barruan kokatzen den ganbera-pieza ez oso konbentzionala. Ikuskizun xumea, emozionala eta zirraragarria da. Boleroak deseraiki eta gure heziketa sentimentalaren argi-ilunak adierazten ditu, oinordetzan jasotako balioak hartu, eraldatu eta begirada berrietara irekitzeko. Aniztasunaren aldeko eskubidea aldarrikatzen duen ahotsa da. Hausnarketarako gonbidapena egiten zaigu: ahots biluzia, gitarra bat, erortzeaz eta berriz ere jaikitzeaz, koherentzia pertsonalean oinarritutako nortasun bat eraikitzeaz hitz egiten diguten melodiak eta testuak. Ibiltzeko eta bizitzeko eskua luzatu diguten eta beti gurekin egongo diren guztiei eskerrak emateko kantua da.

Egilea: Juan Carlos Garaizabal
Zuzendaritza artistikoa: Juana Lor
Musika-zuzendaritza: Eva Pons eta J.C.Garaizabal
Ahotsa: Juan Carlos Garaizabal
Gitarra: Teresa Merino Guereñu
Entzulea: Jorge Santos
Jantzi-laguntzailea: Carmelo Caruso
Argien diseinua: Arantxa Heredia Diez
Ikuskizun argazkiak: Txema Garcia
Egitaraua eta kartelaren argazkiak: Amaia Aparicio
Bideo muntaketa: Asier Morex

JUAN CARLOS GARAIZABALEK esperientzia handia dauka ahotsaren profesional gisa lan egiten, arte eszenikoen arloan, musikan, komunikazioan, psikoterapian eta adierazpen-terapietan. Ahotsaren entrenatzaile eta aholkulari gisa lan egin du honako konpainien antzezpenetan, besteak beste: Teatro UR, Minsk-eko Antzerki Gaztea (Bielorrusia), 90 Unicornios, Oihulari Klow eta Kabia. Vocal Performer gisa aritu da Formación Dan-Te eta BilbaoVozProject ekimenetan, eta honako piezak sortu ditu: “Conversaciones en la vieja casa”, “La conciencia de la piedra” eta “Imágenes y palabras”. Horien bidez, Amsterdameko Dance Across Borders eta Errumaniako Sibiu jaialdietan parte hartu du. Artikuluak idatzi ditu Arte Eszenikoen inguruko Artezblai Egunkari Digitalerako, “Aclárate la voz”, C.I.M Musikoterapia aldizkarian “Yo soy mi Voz”, “Tapices de Voz”; David Bercelik “Shake it off: naturally” bere azken liburuan editatutako “La presencia en la Voz” kapituluaren egilea da.Robin Karr-ekin batera “A Sharp end of medical care: reconnecting throuth ritual” kapituluaren egilea izan zen_ Morsed y Jeltje Gordon -Lennox “Ritual in Fearful Times: An Unexplored Resource for Coping with Trauma“ libururako. Azken hori laster argitaratuko du Springer International Publishing etxeak. “No más boleros, gracias” diziplina anitzeko ganbera-pieza didaktikoaren egilea eta performerra da.

Hainbat ardura-kargu ditu: Euskadiko antzerki irakaskuntza-zentroetan Ahozko Adierazpen eta Teknika arloa, Arte Eszenikoen arloko EHUko Masterra eta Musikoterapia programak, estatu mailan. Hitzaldiak eta tailerrak ematen ditu erakunde publiko eta pribatuentzat: EHU. , Ume Alaia, Osakidetza, F.E.D.E.R., Agintzari, Instituto Español Psictoerapia y Psicodrama Psicoanalítico, giza harremanei eta estresari buruz.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Otsailak 13
  • Ordutegia19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Zenbatekoa14€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana