DARABILBO (2021eko Otsaila)

Bilbao 2021(e)ko otsailaren 17(e)tik 2021(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • DARABILBO (2021eko Otsaila)

Darabilbo aisialdiaz euskaraz gozatzeko udal programaren otsaileko jarduerak eguaztenean hasiko dira, hilak 17. Oraingo honetan doako 8 jarduera eskaintzen dira Bilbon gozatzeko.

Gastronomia eta artisautza tailerrak, bisita gidatuak eta online hitzaldiak eskaintzen ditu. Jarduera guztiak unean uneko osasun-segurtasuneko neurrien eta gomendioen arabera egingo dira, eta, horregatik, eskaintza alda daiteke.

Euskarazko doako jarduera horietan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilbo-ren web-orrian Darabilbo izena ematea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).

Darabilbo Bilboko Udalaren programa bat da, hiriko euskaltegi-sarearen lankidetzaz gauzatutakoa, eta helburua da aisialdian euskararen erabilera sustatzea, bai hizkuntza ikasten ari diren pertsonen artean, bai euskaraz bizi gura dutenen artean. “Darabilbo” 2013an abiatu zen, eta harrezkero programan askotariko jarduerak sartu ohi dira. Jarduerak taldean egiten dira urteko hilabete guztietan (uztaila eta abuztua izan ezik) eta hiriko barruti guztietan.

Horrenbestez, parte-hartze izaerako ekimena da guztiz, bai garapenean bai diseinuan, erabiltzaileek eurek jarduerak proposatu ahal dituztelako, programari eransteko. Proposamenak whatsapp-ez egin daitezke, 607 530 132 telefonoan.

Eskaintza osoa eta informazio gehiago darabilbo.eus webgunean.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko otsailaren 17(e)tik 2021(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana