Altzako Momo jainko eta jainkosei buruzko erakusketa

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko otsailaren 18(e)tik 2021(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • Altzako Momo jainko eta jainkosei buruzko erakusketa

Altza auzoa beti izan da Donostiako inauterietako gotorlekuetako bat, gailenetakoa. Donostiako auzo horretan hainbat konpartsa daude eta, izan ere, Altzan amaitu ohi dira inauteriko jaiak Eltze Festa ospakizunarekin. Aurten ezin izango da ospatu, baina erakusketa txiki batean bilduko da inauteri giroa. Bertan ekarriko dira gogora Altzako Momo jainkoak eta jainkosak, auzo horretatik sortuak, eta gure inauterietan pertsonaia hori antzezten dutenak. Panel batzuek gogoraraziko dizkigute auzoko konpartsa desberdinetako hamar pertsona, Donostiako inauterietan paper hori antzeztu dutenak. 1992tik hasita Higinio Imazekin (Gurea Konpartsa) joan den urtera arte Ruben Rodríguezekin (Mystic Konpartsa), Altzako hamar donostiarrek antzeztu dute pertsonaia hori, eta Harria parkean ikusgai egongo den erakusketan izango dira, ostegun honetatik, hilak 18, otsailaren 28ra arte.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko otsailaren 18(e)tik 2021(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • LekuaHarria parkea
    Donostia-San Sebastián

Non

Euskadi, auzolana