"Hiria / Ciudad"

Bilbao 2021(e)ko otsailaren 18(e)tik 2021(e)ko apirilaren 7(e)ra
  • "Hiria / Ciudad"

Lau gunetan egongo da banatuta, Bizkaiko hiriburuan, Bilboko Udalak antolatuta Bilbao Arte Fundazioarekin elkarlanean, eta krisi sanitarioak artisten sektorean izan dituen ondorioei erantzuteko xedez, 2020an lehen #BilbaoAurrera Plana abian jarrita Udalak tokiko kultur eragileei emandako babesaren emaitza da erakusketa.

Erakusketa honetan 25 artistaren proiektuak erakusten dira, eta guztira aurkeztutako 128 proiekturen artean hautatu zituen epaimahai batek, zeina Andrea Estankona, Aimar Arriola eta Maite Martínez de Arenazak osatzen baitzuten; erakusketan, pandemiak eragin dituen ondorioei heltzen zaie, gizartean, ekonomian, politikan nahiz artean eragin dituen ondorioei.

Erakusketa deszentralizatua lau gunetan antolatu da, uriko lau egoitzatan, hala nola Zabalguneko Eraikina (han izan da inaugurazioa), Euskal Museoa, Mariaren Bihotzeko Plazako Aztarnategia eta Abandoko Udaltegia. Gune horietako bakoitzeko esku hartze artistikoak ideia edo ardatz nagusi baten inguruan izan dira: hondamendia, etxea, uria eta gorputza.

ZABALGUNEKO ERAIKINA (URIA), Zabalguneko plaza, 11.

  • Hasiera: otsailaren 18a
  • Ordutegia: astelehenetik domekara (jaiegunetan izan ezik), 8:00-20:00 h.
  • Obrak eta artistak: Jaia!, Taxio Ardanazena (Iruñea, 1978), Desescalada walks 2020, Helena Goñirena (Bilbo, 1990), Se llama nostalgia, David Hornback-ena (Los Ángeles, 1962), Homenaje al skatepark de Deusto, Los Picoletos-ena - Dante Litvak (Buenos Aires, 1990) eta Fabro Tranchida (Buenos Aires, 1987), Kolapso, Imanol Marrodán-ena (Bilbo, 1964), In_true_sista77, Beatriz Sánchezena (Kordoba, 1977) eta Conocéis a Chanel de Tania no sabéis nada. Eliza jende gutxi, Imagen 34-ena - Mar Torre (Palentzia, 1986).

 

.bilbao.eus/

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko otsailaren 18(e)tik 2021(e)ko apirilaren 7(e)ra
  • LekuaEnsanche Eraikina
    Zabalgune Plaza, 11
    Bilbao

Non

Euskadi, auzolana