"Literatura eta Ondarea"

Gernika-Lumo 2021(e)ko otsailaren 18(e)tik 2021(e)ko ekainaren 17(e)ra
  • "Literatura eta Ondarea"

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskal Herria Museoak euskarazko hainbat lani buruz eztabaidatzeko eta obra horiek irakurtzeko topaketak antolatu ditu, hala nola, Kirmen Uriberen Bilbao-NY-Bilbao; Toti Mtz. de Lezearen Urak dakarrena; Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan; Bernardo Atxagaren Markak; Edorta Jimenezek zuzenduko duen Martha Gellhornen Pazkoa aurreko gaua eta Julen Belamunoren Hotz industriala – Ahaztutako pintoreak.

Euskarazko literaturako lanen zatien bidez Gernikako Euskal Herria Museoak hileroko jarduera bat aurkezten du, beti elkarri lotuta egon diren bi elementu batzen dituena: literatura eta ondarea. Testuetan landutako gaiei buruzko eztabaida interesgarriak sortzeaz gain dinamika honek euskarazko irakurzaletasuna bultzatu nahi du. Ondarea beti izan da idazle eta artisten inspirazio-iturri garrantzitsua. Euskarazko literatura oso lotuta dago Euskal Herriko historia, ohitura, sinesmen, leku eta jendearekin.

Hala, foru museoak Literatura eta ondarea programarekin egungo testuinguruari buruz hausnartzera gonbidatzen ditu interesa duten pertsonak kultura inoiz baino beharrezkoagoa den garai honetan.

Literatura eta Ondarea programa otsailaren 18an hasiko da, Kirmen Uriberen Bilbao-NY-Bilbao irakurrita; martxoaren 11n Toti Martínez de Lezearen Urak dakarrena obraren txanda izango da, eta hilaren 25ean Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan obrarena; apirilaren 22an obra hautatua Bernardo Atxagaren Markak da, eta maiatzaren 22an Martha Gellhornen Pazkoa aurreko gaua lana izango da protagonista, kasu honetan Edorta Jimenezek komentatuta eta dinamizatuta. Azkenik, ekainaren 17an, Julen Belamunoren Hotz industriala – Ahaztutako pintoreak lanak itxiko du zikloa.

Saioak, oro har, hilero eta aurrez aurre egingo dira. Ekimenean parte hartuko dutenek euskarazko testu-sorta batean oinarrituz landuko dute eztabaidarako aukeratutako gaia. Gainera, kasu berezietan, lanen egileek topaketan parte hartuko dute, hitzaldi txiki batekin eta ondorengo solasaldiarekin. Hori da Toti Mtz. de Lezea, Miren Agur Meabe, Edorta Jimenez eta Julen Belamunoren kasua.

Topaketak arratsaldeko 17:30etan izango dira eta bertara joateko aldez aurretik hitzordua hartu behar da hil bakoitzaren hasieran 946 255 451 telefonora deituz edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbidera idatziz.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana