1952an, Turing irakasleak lapurreta bat salatu zuen Manchesterko komisaldegian. Gertaera hori ez zaie oharkabean pasatuko zerbitzu sekretuei, Alan Turing "Enigma" kode sekretu nazia deszifratu zuen gizona baita, alemanek beren mezuak zifratzeko gerran erabiltzen zuten kodea. Ross sarjentua arduratuko da ikerketaz, eta, pixkanaka, gizon atipiko eta xarmagarri bat aurkituz joango da, haren lagun bihurtzeraino. Alan Turing homosexuala zelako kondenatu zuten, uko egin ziolako bere burua defendatzeari, ustez-eta hori ez zela barkamena eskatzera behartzen zuen ezer. Kondena kartzelan bete ordez, kastrazio kimikoa hautatu zuen, eta horrek efektu izugarriak eragin zizkion osasun fisiko eta mentalean. Handik bi urtera, bere burua hil zuen.
Claudio Tolcachirek zuzentzen ditu Daniel Grao eta Carlos Serrano aktoreak, Benoit Solès autore frantsesaren drama maiz sarituaren egokitzapen honetan.
Informazio gehiago: Producciones Teatrales Contemporáneas