"Los que hablan"

Barakaldo 2021(e)ko Otsailak 20
  • "Los que hablan"

Luis Bermejok eta Malena Alteriok aurpegia eta ahotsa jarri dizkiote pista guztiak ezabatuta agertokiko jatorrizko pertsonaiaren esperientzia berraurkitu nahi duen pieza bati. Pablo Rosal egilearen ustez, hitzak, besterik gabe, bere osotasuna eta ekintza galdu dituen garai batean gaude. Eta Los que hablan lanarekin, XXI. mendean jaiotako errugabetasun batekin berpiztu nahi du hitza, denboraz kanpoko ausardiaren bidez gure orainaldian biztu ahal izateko.

Eszenan, Rosalek pertsonaiak biluzik uzten ditu, moldeak, manikiak, ikusleari kulturaurreko izakiak aurkezteko, beti hauskorrak, sokan, norbait izatea lortu baino lehen. Gizakia esekita, dardarka erakustea. Etsi-etsian lortu duen segurtasun zentzugabe horretaz gabetzea, eta bere frogapenak, bere porrot zintzoak loriatsu ikustea. Gizakiak arimari gehitu dion guztia samurtasunez behatzeko gustua ematea, egoaren interesagatik.
Kontua da benetan ulertzea zer den isiltasuna. Hitzontzikeria hiltzen uztea, honetarako elkartzea eta sakonean topatzea, denok isilik.

Testu eta zuzendaritza: Pablo Rosal
Begirada plastiko eta jantzitegia: Almudena Bautista

Antzezleak: Luis Bermejo y Malena Alterio


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTeatro del Barrio
  • Data 2021(e)ko Otsailak 20
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Barakaldo Antzokia
    Juan Sebastian Elkano, 4
    Barakaldo
  • Zenbatekoa17 / 20 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Barakaldo Antzokia

Non

Euskadi, auzolana