KIMETZ XXVII. KONTAKETA LEHIAKETA

Ordizia 2021(e)ko otsailaren 22(e)tik 2021(e)ko apirilaren 18(e)ra
  • KIMETZ XXVII. KONTAKETA LEHIAKETA

KIMETZ XXVII. KONTAKETA LEHIAKETA

Ireki dute kontaketa lehiaketan parte hartzeko epea.

Kimetz elkarteak, urtero egiten duen moduan, kontaketa lehiaketa antolatu du eta lanen aurkezpen epea zabaldu du dagoeneko. 18 urte baino gehiago dituen eta parte hartu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago lehiaketa. Idazten diren istorioen gaia erabat librea da eta  5-10 orri bitarteko luzapena izatea beharrezkoa. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz zein gazteleraz aurkeztu daitezke lanak.

Lan amaituak bidaltzeko epea apirilaren 18ra arte egongo da irekita. Ondoren, ekainean, literatur munduko adituek osatutako epaimahaiak irabazleak nortzuk diren emango du ezagutzera.

600 €ko bi sari nagusi banatuko dira, bat euskaraz idatzitako kontakizun onenari eta bestea gaztelerazko onenari. Saritu bi horien artetan gutxienez bat emakumea izan ezean, emakumeren batek idatzitako lan onenari 200€ko accesit bat emango zaio. Aipatzekoa da, bestetik sari berezia bat ere badagoela. Ordiziako egileek idatzitako kontakizunen artean hoberenari 150€ emango zaizkio.

Kimetz elkarteak Lankide Aurrezki Kutxa, Emakunde, Kutxa, Orkli, S. Koop., eta Ordiziako Udalarekin laguntzarekin antolatu du lehiaketa.

https://issuu.com/barrenakulturetxea/docs/bases_del_certamen-2021

ordizia.eus

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2021(e)ko otsailaren 22(e)tik 2021(e)ko apirilaren 18(e)ra
  • Ordutegia12:00
  • LekuaOrdizia
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana