"Así me veo" tailerra, Josune Urrutia Asua artistarekin

Bilbao 2021(e)ko otsailaren 23(e)tik 2021(e)ko otsailaren 24(e)ra
  • "Así me veo" tailerra, Josune Urrutia Asua artistarekin

Josune Urrutia Asua artistak "Así me veo" (Honela ikusten dut neure burua) tailerra emango du, Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia-ren esparruan. Izenburu bera duen liburutik abiatuta, autorretratuari ekitea proposatzen du, nork bere burua ezagutzeko prozesu gisa, eta marrazkiaren bidez nork bere burua begiratzeko esperientzia bizitzea. Horretarako, artistak azaltzen duenez, «beharrezkoa da nork bere buruari baimena ematea prozesu honetan esperimentatzeko, jolasteko, aurkitzeko eta harritzeko».  

"Así me veo" proposamenak gonbit egiten du autorretratuaren ideiari buruzko behaketari, azterketari, gogoetari eta ekintzari ekiteko. «Lehen pertsonan egindako ikerketa- eta esperimentazio-prozesu sakon baten emaitza ere bada. John Berger-ek dioenez, 'Marraztea ez da soilik paperean neurtzea eta jartzea, jasotzea ere bai baita. (...) Marraztutako irudiak begiratzeko esperientzia biltzen du'», azaltzen du artistak. 

Tailerra mota guztietako jendeari zuzenduta dago, eta ez da beharrezkoa marrazkiei buruz ezer jakitea tailer honetan parte hartzeko.

LEKUA: MEDIATEKA, TK202.

ERABILI BILBAO BONUA EDO/ETA KULTURA BIZKAIA AURRERA BONUA AZ INFON SARRERAK EROSTEKO.

30€ / 25€ AZ TXARTELAREKIN.


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko otsailaren 23(e)tik 2021(e)ko otsailaren 24(e)ra
  • OrdutegiaOtsailak 23 eta 24: 17:30-19:30
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • Zenbatekoa25 / 30 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana