Ikuskizun bera bi saiotan egingo da, leku berean: 09:00etan eta 11:00etan.
Herri ipuin, istorio urbanoak, emakumeen presentzia… Hainbat istorio laburrez osatutako saioa da.
Bertan kontatzen direnak herri edo hirietan jasotakoak dira.
Publikoarekin harremana bilatzen da eta umorea ez da falta (umore beltza ere ez).
Getxo euskaldun dezagunek antolatuta, Kultur Errotaren eskutik.